Euskaraldia
Eventi | 14.8MB
Ongi etorri Euskaraldira!
Ahobizi edo belarriprest zara? Aurten errazago parte hartzeko app-a martxan jarri dugu, mugikorretik jarrai gaitzazun. Izen-eman aplikazioan, oso erraza da, eta parte hartu gurekin ariketa sozial honetan. Itzela izango da.
Ariguneak abiatu ditugu edizio honetan, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest), parte hartzeko aukeraz gain, taldean
ere parte hartzeko; lagunekin, lanean, familian... Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute.
Zer aurkitu duzu aplikazioan?
· BERRIAK eta PRESTAKUNTZA PILULAK. Euskaraldian zehar suertatzen diren eguneroko albiste eta prestakuntza pilulak jarraitzeko atala.
· FANWALL. Euskaraldian parte hartzen duten herritar eta entitateen argazki galeriara sarbidea.
· 15 URRATS. Kanpainean zehar 15 urrats emateko erronka proposatzen dizugu, hizkuntza ohiturak aldatuta, euskararen erabilera handitzeko.
· ARIGUNEAK. Zure mugikorretik mapa interaktibo baten gainean arigune guztiak bistaratuko dizkizugu.
· GEHIAGO: Euskaraldiko dendara sarbidea, ahokuak, kanpainan zehar izandako bizipenak bidaltzeko aukera... izan ere aurten hau da gure apustua GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN!
Aggiornata: 2020-11-20
Versione corrente: 1.0.7
È necessario Android: Android 5.0 or later